ZUZENA MARKATU
Orain dela pare bat milioi urte ...
Afrikan
agertu zen gizakia, inguruko animaliekin alderatuz, jolasten
zekien bakarra zen.
Ekialdeko
Afrikan giza pertsonaia bazen, guztiz arkaikoa, bere inguruko
animaliek baino eragin handiagorik ez zuena.
Ekialdeko
Afrikan sortutako gizaki itxurako haiek ez zuten gaitasunik
eboluzionatzeko.
Ekialdeko
Afrikan sortutako gizakiak eta gaurko Homo Sapiensak ez dute
zerikusirik.
ZUZENA MARKATU
Gizakia, Homo, Sapiens ...
Gizaki
guztiak Sapiensak dira.
Gizakia
"Homo" generoko animalia da.
Homo
generoko animalia bakarra gizakia da.
Homo
generoko animalia guztiak Sapiensak dira
OKERRA MARKATU
"Homo neanderthalensis (-ek) ..."
Neander
haraneko gizakia esan nahi du.
Australopithecus
izeneko hominoide-generoko zaharrago batetik eboluzionatuz
sortutako espezie bat dugu.
gu
sapiensok baino sendo eta gihartsuagoak ziren eta Mendebaldeko
Asiako Izotz Aroko klimara egokituagoak.
oso
gutxi iraun zuen espezie bat da.
ZUZENA MARKATU
Benetako egia da ...
2
milioi urte ingurutik duela 10.000 urte arte, aldi berean, hainbat
giza espezie bizi izan zirela.
orain
dela 100.000 urte Lurrean giza espezie bakarra zela.
giza
espezie guztiek bata bestearengandik lerro zuzena jarraituz
eboluzionatu dutela.
giza
espezie bakarra zela beti: Homo Sapensa.
ZUZENA MARKATU
Sua menderatzeak ...
Neannderthalak
Homo erektus bihurtzea ekarri zuen.
burdina
urtu ahal izatea ekarri zuen.
hotzari
ihes egiteko baliabide interesgarria izatea lortu zuen.
gizakiaren
eta beste animalien artean lehen tarte nabarmena ireki zuen.
ZUZENA MARKATU
Eboluzioari buruz hitz egiterakoan, teoria desberdinak egon dira
kontrajarriak. Ekialdeko Afrikako Sapiensak duela 70.000 urte
Arabiar penintsulan zabaldu zirenean eta, ondoren, kontinente
osoan hedatu...
Neanderthalekin
topo egin eta hauek hil egin zituztela desagerrarazteraino. Aldiz,
beste giza espeziekin bai nahastu zirela.
Neanderthalekin
topo egin eta hauekin bakarrik nahastu zirela.
Homo
sapiensa oso gauza bereziak egiten hasi zela beste giza espeziekin
alderatuz.
Neanderthalak
eta Sapiensak, biak desagertu zirela eta beste giza espezie
batetik sortu zela Homo sapiensa
ZUZENA MARKATU
Duela 70.000 urte ingurutik duela 30.000 urte inguruko aldian Homo
sapensek ...
zutik
ibiltzen ikasi zuten.
itsasontziak,
kriseluak, arkuak, geziak ... asmatu zituzten.
sua
egiten asmatu zuten.
elkar
errespetatzen ikasi zuten.
ZUZENA MARKATU
Homo sapiensak garatu zuen iraultza kognitiboari esker ...
Homo sapiensak
talde
lana egiteko kopurua handitu ahal izan zuen.
txinpantzeei
ez bezala, sen soziala piztu zitzaien.
familia-eremu
txikiak sortzea lortu zuen.
erlijioak
eta mitoak desagertu egin ziren.
MARKATU OKERRA
Homo sapiensa/ek, Iraultza Kognitiboa garatzen hasi zirenean ...
talde
handiagoetan, 150 lagunerainokoetan, batzeko eta antolatzeko
gaitasuna lortu zuten.
bakarrik,
ezagutzen zutenarekin izaten zuten harremana, ezezagunekin ez.
benetan
existitzen ez diren gauzez informazioa transmititzeko gaitasuna
lortu zuten.
beste
ezpezietatik asko aldentzen hasi ziren.
ZUZENA MARKATU
Psikologia ebolutiboek diote ...
guk
inkontzienteki egiten ditugun gauzek ez dutela zerikusirik gure
arbasoek eduki zuten bizimoduarekin.
gure
inkontzientea, gaur egun duguna, ehiztari-biltzaileen mundua
aztertu gabe ezin dugula ulertu; ordungo portaerekin lotura baitu.
gure
inkontzientea ordenagailuekin interakzioan dugun jardutearen
ondorioa dela.
aurreko
beste belaunaldiren aldean gure inkontzientea oso zentzuduna dela.
biltzaileen
gizarteak hondamendi naturalei eta gabeziei aurre egiteko gaitasun
gehiago zuten.
laborantza-gizarteak
gaixotasun infekziosoak gehiago pairatzen zituzten.
biltzaileen
gizarteak txakurra baino ez zuen etxekotu.
biltzaileen
gizartea pilatuta bizi zen, higienerik gabeko bizileku
iraunkorretan.
MARKATU OKERRA
Animisten munduan ...
objektuak
eta bizidunak dira arimadun izaki bakarrak.
objektuak,
bizidunak eta materiarik gabeko izakiak izan ohi dira animadun
izakiak.
gizakien
eta beste izakien artean ez dago hesirik.
xaman
bat jar daiteke harremanetan gaixotasuna eragiten duen
espirituekin.
ZUZENA MARKATU
Biltzaileen mundu soziopolitikoaz.
Familia
nuklearrik eta harreman monogamorik bazenentz garbi jakin dezakegu
ehorzlekuetako aurkikuntzei esker.
Duela
30.000 urte sapiensak kode soziopolitikoak asmatzeko gai ziren.
Laborantzaren
iraultza arte, baketsuak ziren. Orduan hasi baitzen gizakia
ondasun pribatuak metatzen eta horretarako borrokatzen.
Aurkikuntz
arkeologikoak ugari eta argiak dira. Giza hezur fosilduak
interpretatzen errazak dira.
ZUZENA MARKATU
Iraultza Kognitiboa baino lehen ...
espezie
guztietako gizakiak zeuden banaturik mundu osoan zehar.
itsasoak
ez zuen oztopatzen animaliak, landareak edo gizakiak hedatzea
mundu osoan.
espezie
guztietako gizakiak Afroasiako lurretan soilik bizi ziren.
Lur
planeta osoan ekosistema bakarra zegoen Madagaskarren, Australian,
Zelanda Berrian ...
MARKATU OKERRA
Australiako
megafauna desagerraraztea izango zen seguru asko Homo Sapiensak
gure planetan utzi zuen lehen marka esanguratsuenetakoa.
Siberiaren
iparraldea bezalako lekuetan sartu zen lehen giza espeziea Homo
Sapiensa izan zen, nahiz eta berrogeita hamar gradu Celsius zero
azpiraino jaisten zen hango tenperatura.
Homo
sapiensa Australiara inoiz joan ez balitz, oraindik, ziurrenik,
han lehoi martsupialak, diprotodonak eta kanguru erraldoiak biziko
ziren.
Homo
sapiensa Afrikako sabanan bizitzeko egokiturik zegoelako eta ez
elurraren eta izotzaren lurretara, beti ihes egin zion Siberiako
bideari.
MARKATU OKERRA
Sapiens
biltzaileen hedapenarekin batera gertatu zen animalia eta
landareen lehen desagertze-uhina.
Sapiens
laborarien hedapenarekin gertatu zen bigarren animalia eta
landareen desagertze-uhina.
Hirugarren
desagerpen-uhina gaur egungo jarduera industrialarekin gertatzen
ari da.
Gure
arbasoak naturarekin harmonian bizi ziren.
MARKATU OKERRA
Duela
14.000 urteko Amerikako fauna oraingoa baino aberatsagoa zen.
Duela
14.000 urte klima-aldaketa izugarria gertatu zelako, animalia
handiak desagertu egin ziren.
Duela
14.000 urte Afrikan eta Asian ezezagunak ziren animaliak eta
landareak eboluzionatu zuten Amerikan.
Duela
14.000 urte Homo sapiensak 2.000 urteren buruan ugaztun handi eta
txiki gehienak desagerrarazi zituen.
MARKATU OKERRA
Laborantzaren iraultza(k) ...
bizimodu
erosozko aro berri bat lortu zuen.
nahiz
eta janari gehiago eskura edukitzea lortu, ez zuen dieta hobetu.
batez
besteko laborariak batez besteko biltzaileak baino lan gehiago
egitera eraman zituen.
historiako
iruzurrik handiena izan zen.
ZUZENA MARKATU
Garia(-)
-ri
esker, Homo sapiensak bizimodu erosoagoa lortu du.
-k
lan gutxi eta janari ugari eman zion Homo sapiensari.
-ri
esker, gizakien bizkarrezur, belaun, lepo, oinen arkuak gutxiago
sufritzen dute, izan ere kolageno gehiago hartzen dute.
duela
10.000 urte belar basati bat izatetik, eremu txiki batera mugatua
izatetik, Lurraren historian landarerik arrakastatsuenetakoa
izatera pasatu zen.
ZUZENA MARKATU
Laborantzaren iraultzatik jaso dezakegun ikasbiderik garrantzitsuena
hauxe da:
artzantzaren
garapena mugaezina dela.
laborari-gizarte
guztiak erlijioaz baliatu zirela gizakia menperatzeko
alde
batetik, eboluzioaren ikuspegitik arrakastatsua izan zela eta,
bestetik, banakoaren sufrimendua ekarri zuela.
erregeek
eta profetek artzantzaren garapenean eraginik ez izan arren,
artzainen bizkarretik bizi zirela.
MARKATU OKERRA
"Objektibo", "subjektibo" eta "intersubjektibo"-ren aldea.
Objektiboa
giza kontzientziatik eta sinesteetatik independenteki existitzen
da.
Subjektiboa
gizabanako bakar baten kontzientziari eta sinesteei atxikia
existitzen dena da.
Intersubjektiboa
gizabanako askoren kontzientzia subjektiboek lotzen dituen
komunikazio-senean existitzen den zerbait da.
Legea,
dirua, jainkoak eta nazioak historiaren eragile garrantzitsu eta
subjektioak dira.
ZUZENA MARKATU
Nola antolatu ziren gizakiak lankidetza-sare masiboetan, horrelako
sareak mantentzeko behar ziren sare biologikorik gabe?
Hammurabiren
kodea ezarriz.
Merezimendua
zutenei aberastasuna emanez eta alferkeria zigortuz.
Ordena
imajinatuak eta idazketa-sistemak asmatuz
Kasten
sistema hierarkiko bat antolatuz, Purus izeneko jatorrizko izaki
baten bidez.
ZUZENA MARKATU
XX. mendearen erdialdean, 1958an hain zuzen, Clennon King izeneko
ikasle beltz batek Mississippiko Unibertsitatean sartzeko eskaera
egin zuenean ...
onartu
egin zuten XIX. mendearen hasierako Britaniar Inperioak legez
kanpo utzi zuelako esklabismoa.
lehenengo
aldiz onartu zuten beltza izan zen mito arrazistak guztiz
ezabatuta baitzeuden XIX. mendea ezkeroztik.
psikiatriko
batean sartu zuten, pertsona beltz bat ezin zelako burutik ondo
egon eskaera hori egiteko.
beltzek
gaitasun intelektual handiagoa zutela uste izanik, Harvard-eko
Unibertsitatera bideratu zuten.
ZUZENA MARKATU
Gizartean egon diren hierarkia soziologiko geiena(e)k...
giza
irudimenak benetako bihurtu dituen egitura sozial krudelak eta
botere erlazioak besterik ez dira.
oinarri
logiko bat dute.
oinarri
biologiko bat dute.
dirua
dute kontuan hartzen duten elementu bakarra.
ZUZENA MARKATU
Sen artifizialez osaturiko sareari ... deritzo.
mitoa
kultura
erlijioa
jakinduria
ZUZENA MARKATU
Historiaren norabidea, epe luzeak arakatuz gero, garbi ikusten da
...
kultura
desberdinen batasunerantz doala.
kultura
desberdinen aniztasunerantz mugitzen dela.
kultura
ez dela aldatzen.
gizakia
gero eta zentzudunagoa izatera behartuta dagoela, nahiz eta
kultura gutxi izan.
ZUZENA MARKATU
K.a lehen milurtekoan hiru ordena agertu ziren unibertsalak izan
zitezkeenak eta horrela imajina zezaketen, alde batera utziz "gu"
eta "haiek", arraza osoa unitate bakarra izango zela: legedi
bakarrak gobernatua. Eta hauek ziren:
budismoa,
kristautasuna eta islama.
dirua,
sexua eta erlijioa.
imperio
egipziarra, barbaroak eta ondasun naturalak zituzten kristauak.
ekonomikoa,
politikoa eta erlijiosoa
ZUZENA MARKATU
Historiako txanponik zaharrena ...
erromatarrak
asmatua da.
Egipton
aurkitu dute XX. mendean.
K.a
zazpigarren mendekoa da eta Lidiakoa zen.
Euskal
Herrian, Iruña Veleian aurkitu zutena da.
ZUZENA MARKATU
Giza
tolerantziaren gailurra kultura da.
Giza
tolerantziaren gailurra erlijioa da.
Giza
tolerantziaren gailurra dirua da.
Giza
tolerantziaren gailurra malgutasuna da.
ZUZENA MARKATU
Dirua bi printzipio unibertsaletan oinarritzen da:
askatasunean
eta berdintasunean.
bihurgarritasunean
eta konfiantza unibertsalean.
leialtasunean
eta erlijioan..
merkataritzan
eta industrian
MARKATU OKERRA
Imperioei buruz
Bi
ezaugarri nagusi dituzte: lurraldea izatea muga malguak dituena
eta hedatzeko gogo ezin asezkoa.
Hainbat
herri gobernatu behar dituzte eta denek kultur identitate bera
izan behar dute.
Inperioak
erabakigarriak izan dira kultura txiki asko kultura handi
gutxiagotan batzean.
Inperioa
izateko ez da beharrezkoa jatorri berekoek osatzea, ezta gobernu
mota jakinekoa izatea, ezta biztanle kopuru txikia edo handia
izatea ere.
ZUZENA MARKATU
Inperio bat mantentzeko ohiko metodo nagusiak hauek ziren:
gerrak,
esklabotza, deportazioak eta genozidioa.
kultura
batu eta artifizial bat inposatzeko eskolak antolatzea eta
salerosketatarako moneta bat hedatzea.
bertakoak
errespetatuz eta tentuz tratatzea inperioa zituzten arazoen
salbatzaile ikus zezaten.
erlijio
bat inposatzea eta agintariei zergak ordainaraztea.
ZUZENA MARKATU
India Britaniar Inperiotik independizatu zenean ...
tamila
erabiltzera itzuli ziren ingelesa arbuiatuz.
te
edateari eta cricketa jokuan ibiltzeari uko egin zieten.
lehen
zuten sistema judizialera itzuli ziren.
mendebaldeko
demokrazia hautatu zuten gobernu mota gisa.
MARKATU OKERRA
Gizakiek gaitasun ikaragarria dute ...
kontraesanetan
sinesteko.
monoteista
izanik sineste dualistak izateko.
monoteismoaren
gorakadarekin desagerrarazteko beste erlijio guztiak.
materiaren
eta espirituaren arteko bereizketa zorrotza egiteko
MARKATU OKERRA
Nirvana ...
"sua
itzaltzea" bezala itzultzen da.
lortzen
dutenek guztiz libratzen dira sufrimentutik.
lortzen
dutenek errealitatea fantasi bihurtzen dute.
lortzen
dutenek irrika poz eta lasaitasun egoera perfektu batek
ordezkatzen du.
MARKATU OKERRA
Gaur egun, sekta humanistarik garrantzitsuena(k) ...
humanismo
liberala da.
gizadiaren
izaera sekretua "Homo sapiens" bakoitzari dagokiola dio.
munduari
gizarte osoak ematen diola esanahia dio.
giza
eskubideak ditu kaltetik eta intrusiotik babesteko baliabide.
MARKATU OKERRA
Humanismo sozialistek, aldiz, ...
gizaki
guztien arteko berdintasuna bilatzen dute.
"giza
izaera" kolektiboa dela eta ez indibiduala diote.
sakratutzat
daukate Homo sapiens giza banakoa.
desberdintasuna
gizadiaren santutasunaren aurkako biraorik txarrenetzat daukate.
MARKATU OKERRA
Eta humanismo ebolutiboak hauxe dio:
gizadia
ez dela unibertsala eta betierekoa, baizik eta espezie mutakorra.
gizakiak
eboluzionatu dezakeela supergizaki bihurtuz.
gizakia
endeka daitekeela subgizaki bihurtuz.
gizaki
guztiak berdinak direla eta ariaren arraza ez dela beste arrazaren
gainetik dagoena.
ZUZENA MARKATU
Gizadiaren historia esplikatzen zaigunean, k.o. 1.500 inguruan, ...
bere
aukerarik berebizikoena gizadiaren etorkizuna ez ezik, bizidun
guztiena aldatu zuena iraultza zientifikoa izan zela.
Homo
sapiensarentzat kultura arrakastatsuenak zirela onenak azaltzen
digute.
ongia
kultura guztientzat bera zela diote: gizakiari aurrera egiten
laguntzen ziona.
kristautasuna
manikeismoa baino aukera hobea izan zela garbi uzten dute.
MARKATU OKERRA
Zientzia modernoak ...
ez
dauka dogmarik.
antzinako
jakituria dogmatzat hartzen du.
tradizioak
estudiatu ordez, orain enfasia behaketa berriak egitean jartzen
da.
matematika
darabil teoriak azaltzerakoan eta ez kontakizuna.
MARKATU OKERRA
Zientzia, industria eta teknologia militarra ...
sistema
kapitalistaren eta industriaren iraultza heldu eta gero uztartu
ziren.
XIX.mendera
arte behaketa enpirikoari aurre hartuz ekin zioten agintarien
laguntza ekonomikoari esker.
matematikaren
garapenarekin batera aurrera egin dute, batez ere, XIX, XX eta
XXI. mendeetan.
estatu
modernoek bultzatu dituzte, ezagutza eta jakintza boterea baitira.
MARKATU OKERRA
Iraultza zientifikoa arte ...
giza
kultura gehienek ez zuten aurrerapenean sinesten.
ezinezkotzat
jotzen zen gizakien ezagutza praktikoek munduko funtsezko arazoak
konpontzea.
uste
zuten gizakiak bai eta ez jainkoek (Mahoma, Jesus, Buda edo
Konfuzio) ekarriko zigula aurrerapena eta ditugun problemen
konponketa.
kultura
askok pobrezia mundu inperfektu honen nahitaezko zatitzat jo dute.
ZUZENA MARKATU
Indar ideologiko, politiko eta ekonomikoek ...
eragina
dute fisikan, biologian eta soziologian.
ez
dute eraginik ez biologian, ezta zientzien aurkikuntzetan ere.
ez
dute kapitala zertan erabili behar den mugatzen; zientzilariek,
aldiz, bai.
gero
eta indar gutxiago dute zientzia-ikerketa jardunetan.
MARKATU OKERRA
Kristobal Kolonek ...
Ekialdeko
Asiarako itsasbide berri baten bila itsasoratu zen.
1.492ko
urriaren 12an kontinente ezezagunekin topo egin zuen.
kontinente
ezezagun bat aurkitu zuenaz jabetu zen: Amerika.
orain
Bahamak bezala ezagutzen dugun lurraldearekin topo egin zuenean,
Asiaren ekialdeko uharte batera heldu zela uste zuen.
ZUZENA MARKATU
Europarrek XV. eta XVI. mendeetan zehar sortu zuten inperioaren, bai
erromatarrek k.a 350 urtetik K.o 50 urtera hedatu zuten inperioaren,
bai Alexandro Handiak sortu zuenaren, bai Txinako Ming dinastiako
Zhen He almiranteek hedatu zuenaren, bai otomandarren inperioen
artean alde nabarmena zegoen, alegia, haiek, europarrek ...
lurralde
urrun eta ezagunetara joan eta konkistatzen zituzten bere
erregearentzat izateko asmoarekin.
lurralde
urrun hartan gelditu ziren beren buruei zorionak emanez.
ez
zituzten konkistatzen, lapurreta hutsa baitzen eta behin lapurreta
egin ondoren, alde egiten zuten.
lurraldeak
konkistatzen joan ziren, poliki-poliki, gertuenetik urrutiraino,
beti ere, lurralde pusketak kenduz aldameneko lurra defenditzeko
eta bertako kultura errespetatuz.
ZUZENA MARKATU
Europar inperioak loratu ziren bai zientzilariek ezagutza praktikoak
emanez, bai armadak beren indarrez lagundurik, bai elizgizonen
laguntzaz. Baina bai zientziaren, bai europar inperioen bultzatzaile
nagusia eta bereziki garrantzitsua ... izan zen.
kapitalismoa
erlijioa
familia
arraza
nagusi baten bilakaera.
ZUZENA MARKATU
Zergatik zen zaila Aro Modernoaren aurreko egoeran mailegu edo
kreditu bat lortzea?
Ekonomia
azkar aldatzen zelako.
Gerrak
izugarri garestiak zirelako.
Zikoitzek
zutelako dirua eta hauek inoiz ez baitzuten ematen; izan ere,
bekatua zela uste zuten.
Etorkizuna
orainaldia baino hobea izateko konfiantza handirik ez zutelako.
MARKATU OKERRA
Aro Modernoa baino lehenago ...
nobleek
eskuzabaltasuneko etika eta kontsumo nabarmeneko etika batu
zituzten.
jendeak
uste zuen ekoizpena gutxi gorabehera beti bat izaten zela.
gutxi
saiatzen ziren etekinak berriro inbertitzen, beren lurren
ekoizpena handitzeko.
dirua
eta ondasunak zituztenak inbertitzen saiatzen ziren etorkizunean
diru-sarrerak gehituko zituzten enpresetan.
MARKATU OKERRA
Zerk eraginda hasi zen Frantziako Iraultza 1.789an?
Luis
XVI. konturatu zen bere urteroko aurrekontuen erdia maileguen
interesak ordaintzeko zela eta frantzes parlamentua biltzeko dei
egin zuen. Ezinegon nabarmena zegoen.
Iritzi
publikoak fedea galdu zuen frantzes banka-sisteman eta Frantziako
erregearen finantzetarako talentuan.
Britaniar
Inperioa gainbehera hasi zelako konpainia anonimo pribatuek ezarri
zuten akzio bidezko sistemak eraginda; izan ere, izugarri kostatu
zitzaion Indiako azpikontinentea konkistatzea.
Frantziak
gero eta diru gehiago eskatu behar izaten baitzuen maileguan,
interes-tasa gero eta handiagoetan.
ZUZENA MARKATU
Nola lortu zuen 1.840 inguruan Britania Handiak Hong Kongen
Kontrola?
Britaniar
droga-merkatarien jarduerak Txinak ez onartzeagatik, haiek gerra
deklaratu zioten. Irabazi eta egindako kalteagatik konpensazio bat
eskatu zuten: Hong Kongen kontrola.
Txinatarrek
fidakaitz jokatu zuten britaniarrekin. Horrek haserrea sortu zuen
Hong Kongeko agintariekin eta hauek britaniarren laguntza eskatu
zuten.
Txinatar
agintariak drogen kargamentuak konfiskatzen eta suntsitzen hasi
ziren. Hong Kong aurka jokatu zutenen alde jarri zelako lortu zuen
Britainia Handiak honen kontrola.
Britania
Handiaren opioaren lehenengo gerra finantziatzeko Hong Kong
bereganatu zuten eta hango ondasunak ustiatu.
ZUZENA MARKATU
Industria-iraultza baino lehenago, gizakiak erabiltzen zuen energia
ia osorik ... zetorren
ikatzetik
Eguzkitik
landareetatik
petroliotik
ZUZENA MARKATU
Erdi Aroko nekazariei eta zapatariei ez bezala, industria modernoari
zehaztasuna eta uniformetasuna axola zaizkio. Beraz ordutegiak
garrantzi handia du. Historian lehenbiziko aldiz, herrialde batek
ordu nazional bat onartzea erabaki zuen. Zein izan zen 1.880an lehen
aldiz egin zuena?
Estatu
Batuak.
Txinak.
Britania
Handiak.
Alemaniak.
ZUZENA MARKATU
Literatura erromantikoak nola aurkezten ditu industria-iraultzaren
ondorioz sortutako bai "estatua", bai "merkatua"?
Gizabanakoaren
aldeko indarrak bezala, izan ere, estatuak erabakitzen baitu,
adibidez, norekin ezkondu eta ez duzu denborarik galdu behar zure
bikotea aukeratzen.
Gizabanakoaren
kontrako indarrak bezala.
Gizabanakoari
mantenua, aterpea, hezkuntza, osasuna, ongizatea eta lanbidea
kentzen zizkiotenak bezala.
Pentsioak,
aseguruak eta babesa norbanakoaren esku geratzen ziren, estatua ez
baitzen horietaz arduratzen.
ZUZENA MARKATU
Gu, orain bizi garenok, ez gara konturatzen bizi garen garaia zein
baketsua den. Izan ere, ...
ez
baitakigu zer gertatzen den Afganistanen eta Iraken.
irailaren
11ko atentatuaren hurrengo urtetan ez baita inon garrantzi handiko
gerrarik izan.
perspektiba
makroskopikotik aztertzen dugu mundua: ni eta nire ingurua
aztertuz adibidez.
estatistikak
aztertzen ditugunean, urte bat hartuz (2.002a adibidez) ikusten
dugu bere buruaz beste egiten duten lagunen kopurua, mundu mailan,
gerretan hil direnak baino 5 aldiz handiagoa dela.
MARKATU OKERRA
Zergatik uste du Hararik, gaur-gaurkoz, eskala handiko gerrarik ez
daitekeela sor?
Gerraren
kostua izugarri handitu delako.
Arma
nuklearrek superpotentzien arteko gerra suizidio kolektibo
bihurtuko luketelako. Holokausto nuklearraren mehatxuak
bakezaletasuna bultzatzen duelako.
Gaur
egun aberastasuna giza kapitalean dagoelako eta ez urrean, ez
diruan ...
Ekonomia
kapitalista modernoetan, merkataritza eta kanpoko inbertsioa
garrantzi eskasekoak bihurtu direlako.
ZUZENA MARKATU
Zoriona ...
aberastasunaren
araberakoa da. Zenbat eta aberatsago, orduan eta zoriontsuago.
osasunaren
araberakoa da. Nahiz eta diru asko edukitzeak askotan zorion
gehiago ematen duen.
sentsazio
objektibo bat da. Osasuna, dirua eta maitasuna duenak zoriona ere
badu.
baldintza
objektiboen eta itxaropen subjektiboen arteko korrelazioaren
araberakoa da.
ZUZENA MARKATU
Jendea gauza batek egiten du zorintsu:
loteria
irabazteak.
gorputzean
sentsazio atseginak izateak.
Bakoitzak
bere "egoa" elikatzeak eta baita maitasun berria aurkitzeak ere.