SAPIENS
Testa
-
ZUZENA MARKATU
Orain dela pare bat milioi urte ...- Afrikan agertu zen gizakia, inguruko animaliekin alderatuz, jolasten zekien bakarra zen.
- Ekialdeko Afrikan giza pertsonaia bazen, guztiz arkaikoa, bere inguruko animaliek baino eragin handiagorik ez zuena.
- Ekialdeko Afrikan sortutako gizaki itxurako haiek ez zuten gaitasunik eboluzionatzeko.
- Ekialdeko Afrikan sortutako gizakiak eta gaurko Homo Sapiensak ez dute zerikusirik.
-
ZUZENA MARKATU
Gizakia, Homo, Sapiens ...- Gizaki guztiak Sapiensak dira.
- Gizakia "Homo" generoko animalia da.
- Homo generoko animalia bakarra gizakia da.
- Homo generoko animalia guztiak Sapiensak dira
-
OKERRA MARKATU
"Homo neanderthalensis (-ek) ..."- Neander haraneko gizakia esan nahi du.
- Australopithecus izeneko hominoide-generoko zaharrago batetik eboluzionatuz sortutako espezie bat dugu.
- gu sapiensok baino sendo eta gihartsuagoak ziren eta Mendebaldeko Asiako Izotz Aroko klimara egokituagoak.
- oso gutxi iraun zuen espezie bat da.
-
ZUZENA MARKATU
Benetako egia da ...- 2 milioi urte ingurutik duela 10.000 urte arte, aldi berean, hainbat giza espezie bizi izan zirela.
- orain dela 100.000 urte Lurrean giza espezie bakarra zela.
- giza espezie guztiek bata bestearengandik lerro zuzena jarraituz eboluzionatu dutela.
- giza espezie bakarra zela beti: Homo Sapensa.
-
ZUZENA MARKATU
Sua menderatzeak ...- Neannderthalak Homo erektus bihurtzea ekarri zuen.
- burdina urtu ahal izatea ekarri zuen.
- hotzari ihes egiteko baliabide interesgarria izatea lortu zuen.
- gizakiaren eta beste animalien artean lehen tarte nabarmena ireki zuen.
-
ZUZENA MARKATU
Eboluzioari buruz hitz egiterakoan, teoria desberdinak egon dira kontrajarriak. Ekialdeko Afrikako Sapiensak duela 70.000 urte Arabiar penintsulan zabaldu zirenean eta, ondoren, kontinente osoan hedatu...- Neanderthalekin topo egin eta hauek hil egin zituztela desagerrarazteraino. Aldiz, beste giza espeziekin bai nahastu zirela.
- Neanderthalekin topo egin eta hauekin bakarrik nahastu zirela.
- Homo sapiensa oso gauza bereziak egiten hasi zela beste giza espeziekin alderatuz.
- Neanderthalak eta Sapiensak, biak desagertu zirela eta beste giza espezie batetik sortu zela Homo sapiensa
-
ZUZENA MARKATU
Duela 70.000 urte ingurutik duela 30.000 urte inguruko aldian Homo sapensek ...- zutik ibiltzen ikasi zuten.
- itsasontziak, kriseluak, arkuak, geziak ... asmatu zituzten.
- sua egiten asmatu zuten.
- elkar errespetatzen ikasi zuten.
-
ZUZENA MARKATU
Homo sapiensak garatu zuen iraultza kognitiboari esker ...
Homo sapiensak- talde lana egiteko kopurua handitu ahal izan zuen.
- txinpantzeei ez bezala, sen soziala piztu zitzaien.
- familia-eremu txikiak sortzea lortu zuen.
- erlijioak eta mitoak desagertu egin ziren.
-
MARKATU OKERRA
Homo sapiensa/ek, Iraultza Kognitiboa garatzen hasi zirenean ...- talde handiagoetan, 150 lagunerainokoetan, batzeko eta antolatzeko gaitasuna lortu zuten.
- bakarrik, ezagutzen zutenarekin izaten zuten harremana, ezezagunekin ez.
- benetan existitzen ez diren gauzez informazioa transmititzeko gaitasuna lortu zuten.
- beste ezpezietatik asko aldentzen hasi ziren.
-
ZUZENA MARKATU
Psikologia ebolutiboek diote ...- guk inkontzienteki egiten ditugun gauzek ez dutela zerikusirik gure arbasoek eduki zuten bizimoduarekin.
- gure inkontzientea, gaur egun duguna, ehiztari-biltzaileen mundua aztertu gabe ezin dugula ulertu; ordungo portaerekin lotura baitu.
- gure inkontzientea ordenagailuekin interakzioan dugun jardutearen ondorioa dela.
- aurreko beste belaunaldiren aldean gure inkontzientea oso zentzuduna dela.
-
MARKATU OKERRA
Biltzaileen gizartea laborantza-gizartearekin alderatzen badugu ...- biltzaileen gizarteak hondamendi naturalei eta gabeziei aurre egiteko gaitasun gehiago zuten.
- laborantza-gizarteak gaixotasun infekziosoak gehiago pairatzen zituzten.
- biltzaileen gizarteak txakurra baino ez zuen etxekotu.
- biltzaileen gizartea pilatuta bizi zen, higienerik gabeko bizileku iraunkorretan.
-
MARKATU OKERRA
Animisten munduan ...- objektuak eta bizidunak dira arimadun izaki bakarrak.
- objektuak, bizidunak eta materiarik gabeko izakiak izan ohi dira animadun izakiak.
- gizakien eta beste izakien artean ez dago hesirik.
- xaman bat jar daiteke harremanetan gaixotasuna eragiten duen espirituekin.
-
ZUZENA MARKATU
Biltzaileen mundu soziopolitikoaz.- Familia nuklearrik eta harreman monogamorik bazenentz garbi jakin dezakegu ehorzlekuetako aurkikuntzei esker.
- Duela 30.000 urte sapiensak kode soziopolitikoak asmatzeko gai ziren.
- Laborantzaren iraultza arte, baketsuak ziren. Orduan hasi baitzen gizakia ondasun pribatuak metatzen eta horretarako borrokatzen.
- Aurkikuntz arkeologikoak ugari eta argiak dira. Giza hezur fosilduak interpretatzen errazak dira.
-
ZUZENA MARKATU
Iraultza Kognitiboa baino lehen ...- espezie guztietako gizakiak zeuden banaturik mundu osoan zehar.
- itsasoak ez zuen oztopatzen animaliak, landareak edo gizakiak hedatzea mundu osoan.
- espezie guztietako gizakiak Afroasiako lurretan soilik bizi ziren.
- Lur planeta osoan ekosistema bakarra zegoen Madagaskarren, Australian, Zelanda Berrian ...
-
MARKATU OKERRA
- Australiako megafauna desagerraraztea izango zen seguru asko Homo Sapiensak gure planetan utzi zuen lehen marka esanguratsuenetakoa.
- Siberiaren iparraldea bezalako lekuetan sartu zen lehen giza espeziea Homo Sapiensa izan zen, nahiz eta berrogeita hamar gradu Celsius zero azpiraino jaisten zen hango tenperatura.
- Homo sapiensa Australiara inoiz joan ez balitz, oraindik, ziurrenik, han lehoi martsupialak, diprotodonak eta kanguru erraldoiak biziko ziren.
- Homo sapiensa Afrikako sabanan bizitzeko egokiturik zegoelako eta ez elurraren eta izotzaren lurretara, beti ihes egin zion Siberiako bideari.
-
MARKATU OKERRA
- Sapiens biltzaileen hedapenarekin batera gertatu zen animalia eta landareen lehen desagertze-uhina.
- Sapiens laborarien hedapenarekin gertatu zen bigarren animalia eta landareen desagertze-uhina.
- Hirugarren desagerpen-uhina gaur egungo jarduera industrialarekin gertatzen ari da.
- Gure arbasoak naturarekin harmonian bizi ziren.
-
MARKATU OKERRA
- Duela 14.000 urteko Amerikako fauna oraingoa baino aberatsagoa zen.
- Duela 14.000 urte klima-aldaketa izugarria gertatu zelako, animalia handiak desagertu egin ziren.
- Duela 14.000 urte Afrikan eta Asian ezezagunak ziren animaliak eta landareak eboluzionatu zuten Amerikan.
- Duela 14.000 urte Homo sapiensak 2.000 urteren buruan ugaztun handi eta txiki gehienak desagerrarazi zituen.
-
MARKATU OKERRA
Laborantzaren iraultza(k) ...- bizimodu erosozko aro berri bat lortu zuen.
- nahiz eta janari gehiago eskura edukitzea lortu, ez zuen dieta hobetu.
- batez besteko laborariak batez besteko biltzaileak baino lan gehiago egitera eraman zituen.
- historiako iruzurrik handiena izan zen.
-
ZUZENA MARKATU
Garia(-)- -ri esker, Homo sapiensak bizimodu erosoagoa lortu du.
- -k lan gutxi eta janari ugari eman zion Homo sapiensari.
- -ri esker, gizakien bizkarrezur, belaun, lepo, oinen arkuak gutxiago sufritzen dute, izan ere kolageno gehiago hartzen dute.
- duela 10.000 urte belar basati bat izatetik, eremu txiki batera mugatua izatetik, Lurraren historian landarerik arrakastatsuenetakoa izatera pasatu zen.
-
ZUZENA MARKATU
Laborantzaren iraultzatik jaso dezakegun ikasbiderik garrantzitsuena hauxe da:- artzantzaren garapena mugaezina dela.
- laborari-gizarte guztiak erlijioaz baliatu zirela gizakia menperatzeko
- alde batetik, eboluzioaren ikuspegitik arrakastatsua izan zela eta, bestetik, banakoaren sufrimendua ekarri zuela.
- erregeek eta profetek artzantzaren garapenean eraginik ez izan arren, artzainen bizkarretik bizi zirela.
-
MARKATU OKERRA
"Objektibo", "subjektibo" eta "intersubjektibo"-ren aldea.- Objektiboa giza kontzientziatik eta sinesteetatik independenteki existitzen da.
- Subjektiboa gizabanako bakar baten kontzientziari eta sinesteei atxikia existitzen dena da.
- Intersubjektiboa gizabanako askoren kontzientzia subjektiboek lotzen dituen komunikazio-senean existitzen den zerbait da.
- Legea, dirua, jainkoak eta nazioak historiaren eragile garrantzitsu eta subjektioak dira.
-
ZUZENA MARKATU
Nola antolatu ziren gizakiak lankidetza-sare masiboetan, horrelako sareak mantentzeko behar ziren sare biologikorik gabe?- Hammurabiren kodea ezarriz.
- Merezimendua zutenei aberastasuna emanez eta alferkeria zigortuz.
- Ordena imajinatuak eta idazketa-sistemak asmatuz
- Kasten sistema hierarkiko bat antolatuz, Purus izeneko jatorrizko izaki baten bidez.
-
ZUZENA MARKATU
XX. mendearen erdialdean, 1958an hain zuzen, Clennon King izeneko ikasle beltz batek Mississippiko Unibertsitatean sartzeko eskaera egin zuenean ...- onartu egin zuten XIX. mendearen hasierako Britaniar Inperioak legez kanpo utzi zuelako esklabismoa.
- lehenengo aldiz onartu zuten beltza izan zen mito arrazistak guztiz ezabatuta baitzeuden XIX. mendea ezkeroztik.
- psikiatriko batean sartu zuten, pertsona beltz bat ezin zelako burutik ondo egon eskaera hori egiteko.
- beltzek gaitasun intelektual handiagoa zutela uste izanik, Harvard-eko Unibertsitatera bideratu zuten.
-
ZUZENA MARKATU
Gizartean egon diren hierarkia soziologiko geiena(e)k...- giza irudimenak benetako bihurtu dituen egitura sozial krudelak eta botere erlazioak besterik ez dira.
- oinarri logiko bat dute.
- oinarri biologiko bat dute.
- dirua dute kontuan hartzen duten elementu bakarra.
-
ZUZENA MARKATU
Sen artifizialez osaturiko sareari ... deritzo.- mitoa
- kultura
- erlijioa
- jakinduria
-
ZUZENA MARKATU
Historiaren norabidea, epe luzeak arakatuz gero, garbi ikusten da ...- kultura desberdinen batasunerantz doala.
- kultura desberdinen aniztasunerantz mugitzen dela.
- kultura ez dela aldatzen.
- gizakia gero eta zentzudunagoa izatera behartuta dagoela, nahiz eta kultura gutxi izan.
-
ZUZENA MARKATU
K.a lehen milurtekoan hiru ordena agertu ziren unibertsalak izan zitezkeenak eta horrela imajina zezaketen, alde batera utziz "gu" eta "haiek", arraza osoa unitate bakarra izango zela: legedi bakarrak gobernatua. Eta hauek ziren:- budismoa, kristautasuna eta islama.
- dirua, sexua eta erlijioa.
- imperio egipziarra, barbaroak eta ondasun naturalak zituzten kristauak.
- ekonomikoa, politikoa eta erlijiosoa
-
ZUZENA MARKATU
Historiako txanponik zaharrena ...- erromatarrak asmatua da.
- Egipton aurkitu dute XX. mendean.
- K.a zazpigarren mendekoa da eta Lidiakoa zen.
- Euskal Herrian, Iruña Veleian aurkitu zutena da.
-
ZUZENA MARKATU
- Giza tolerantziaren gailurra kultura da.
- Giza tolerantziaren gailurra erlijioa da.
- Giza tolerantziaren gailurra dirua da.
- Giza tolerantziaren gailurra malgutasuna da.
-
ZUZENA MARKATU
Dirua bi printzipio unibertsaletan oinarritzen da:- askatasunean eta berdintasunean.
- bihurgarritasunean eta konfiantza unibertsalean.
- leialtasunean eta erlijioan..
- merkataritzan eta industrian
-
MARKATU OKERRA
Imperioei buruz- Bi ezaugarri nagusi dituzte: lurraldea izatea muga malguak dituena eta hedatzeko gogo ezin asezkoa.
- Hainbat herri gobernatu behar dituzte eta denek kultur identitate bera izan behar dute.
- Inperioak erabakigarriak izan dira kultura txiki asko kultura handi gutxiagotan batzean.
- Inperioa izateko ez da beharrezkoa jatorri berekoek osatzea, ezta gobernu mota jakinekoa izatea, ezta biztanle kopuru txikia edo handia izatea ere.
-
ZUZENA MARKATU
Inperio bat mantentzeko ohiko metodo nagusiak hauek ziren:- gerrak, esklabotza, deportazioak eta genozidioa.
- kultura batu eta artifizial bat inposatzeko eskolak antolatzea eta salerosketatarako moneta bat hedatzea.
- bertakoak errespetatuz eta tentuz tratatzea inperioa zituzten arazoen salbatzaile ikus zezaten.
- erlijio bat inposatzea eta agintariei zergak ordainaraztea.
-
ZUZENA MARKATU
India Britaniar Inperiotik independizatu zenean ...- tamila erabiltzera itzuli ziren ingelesa arbuiatuz.
- te edateari eta cricketa jokuan ibiltzeari uko egin zieten.
- lehen zuten sistema judizialera itzuli ziren.
- mendebaldeko demokrazia hautatu zuten gobernu mota gisa.
-
MARKATU OKERRA
Gizakiek gaitasun ikaragarria dute ...- kontraesanetan sinesteko.
- monoteista izanik sineste dualistak izateko.
- monoteismoaren gorakadarekin desagerrarazteko beste erlijio guztiak.
- materiaren eta espirituaren arteko bereizketa zorrotza egiteko
-
MARKATU OKERRA
Nirvana ...- "sua itzaltzea" bezala itzultzen da.
- lortzen dutenek guztiz libratzen dira sufrimentutik.
- lortzen dutenek errealitatea fantasi bihurtzen dute.
- lortzen dutenek irrika poz eta lasaitasun egoera perfektu batek ordezkatzen du.
-
MARKATU OKERRA
Gaur egun, sekta humanistarik garrantzitsuena(k) ...- humanismo liberala da.
- gizadiaren izaera sekretua "Homo sapiens" bakoitzari dagokiola dio.
- munduari gizarte osoak ematen diola esanahia dio.
- giza eskubideak ditu kaltetik eta intrusiotik babesteko baliabide.
-
MARKATU OKERRA
Humanismo sozialistek, aldiz, ...- gizaki guztien arteko berdintasuna bilatzen dute.
- "giza izaera" kolektiboa dela eta ez indibiduala diote.
- sakratutzat daukate Homo sapiens giza banakoa.
- desberdintasuna gizadiaren santutasunaren aurkako biraorik txarrenetzat daukate.
-
MARKATU OKERRA
Eta humanismo ebolutiboak hauxe dio:- gizadia ez dela unibertsala eta betierekoa, baizik eta espezie mutakorra.
- gizakiak eboluzionatu dezakeela supergizaki bihurtuz.
- gizakia endeka daitekeela subgizaki bihurtuz.
- gizaki guztiak berdinak direla eta ariaren arraza ez dela beste arrazaren gainetik dagoena.
-
ZUZENA MARKATU
Gizadiaren historia esplikatzen zaigunean, k.o. 1.500 inguruan, ...- bere aukerarik berebizikoena gizadiaren etorkizuna ez ezik, bizidun guztiena aldatu zuena iraultza zientifikoa izan zela.
- Homo sapiensarentzat kultura arrakastatsuenak zirela onenak azaltzen digute.
- ongia kultura guztientzat bera zela diote: gizakiari aurrera egiten laguntzen ziona.
- kristautasuna manikeismoa baino aukera hobea izan zela garbi uzten dute.
-
MARKATU OKERRA
Zientzia modernoak ...- ez dauka dogmarik.
- antzinako jakituria dogmatzat hartzen du.
- tradizioak estudiatu ordez, orain enfasia behaketa berriak egitean jartzen da.
- matematika darabil teoriak azaltzerakoan eta ez kontakizuna.
-
MARKATU OKERRA
Zientzia, industria eta teknologia militarra ...- sistema kapitalistaren eta industriaren iraultza heldu eta gero uztartu ziren.
- XIX.mendera arte behaketa enpirikoari aurre hartuz ekin zioten agintarien laguntza ekonomikoari esker.
- matematikaren garapenarekin batera aurrera egin dute, batez ere, XIX, XX eta XXI. mendeetan.
- estatu modernoek bultzatu dituzte, ezagutza eta jakintza boterea baitira.
-
MARKATU OKERRA
Iraultza zientifikoa arte ...- giza kultura gehienek ez zuten aurrerapenean sinesten.
- ezinezkotzat jotzen zen gizakien ezagutza praktikoek munduko funtsezko arazoak konpontzea.
- uste zuten gizakiak bai eta ez jainkoek (Mahoma, Jesus, Buda edo Konfuzio) ekarriko zigula aurrerapena eta ditugun problemen konponketa.
- kultura askok pobrezia mundu inperfektu honen nahitaezko zatitzat jo dute.
-
ZUZENA MARKATU
Indar ideologiko, politiko eta ekonomikoek ...- eragina dute fisikan, biologian eta soziologian.
- ez dute eraginik ez biologian, ezta zientzien aurkikuntzetan ere.
- ez dute kapitala zertan erabili behar den mugatzen; zientzilariek, aldiz, bai.
- gero eta indar gutxiago dute zientzia-ikerketa jardunetan.
-
MARKATU OKERRA
Kristobal Kolonek ...- Ekialdeko Asiarako itsasbide berri baten bila itsasoratu zen.
- 1.492ko urriaren 12an kontinente ezezagunekin topo egin zuen.
- kontinente ezezagun bat aurkitu zuenaz jabetu zen: Amerika.
- orain Bahamak bezala ezagutzen dugun lurraldearekin topo egin zuenean, Asiaren ekialdeko uharte batera heldu zela uste zuen.
-
ZUZENA MARKATU
Europarrek XV. eta XVI. mendeetan zehar sortu zuten inperioaren, bai erromatarrek k.a 350 urtetik K.o 50 urtera hedatu zuten inperioaren, bai Alexandro Handiak sortu zuenaren, bai Txinako Ming dinastiako Zhen He almiranteek hedatu zuenaren, bai otomandarren inperioen artean alde nabarmena zegoen, alegia, haiek, europarrek ...- lurralde urrun eta ezagunetara joan eta konkistatzen zituzten bere erregearentzat izateko asmoarekin.
- lurralde urrun hartan gelditu ziren beren buruei zorionak emanez.
- ez zituzten konkistatzen, lapurreta hutsa baitzen eta behin lapurreta egin ondoren, alde egiten zuten.
- lurraldeak konkistatzen joan ziren, poliki-poliki, gertuenetik urrutiraino, beti ere, lurralde pusketak kenduz aldameneko lurra defenditzeko eta bertako kultura errespetatuz.
-
ZUZENA MARKATU
Europar inperioak loratu ziren bai zientzilariek ezagutza praktikoak emanez, bai armadak beren indarrez lagundurik, bai elizgizonen laguntzaz. Baina bai zientziaren, bai europar inperioen bultzatzaile nagusia eta bereziki garrantzitsua ... izan zen.- kapitalismoa
- erlijioa
- familia
- arraza nagusi baten bilakaera.
-
ZUZENA MARKATU
Zergatik zen zaila Aro Modernoaren aurreko egoeran mailegu edo kreditu bat lortzea?- Ekonomia azkar aldatzen zelako.
- Gerrak izugarri garestiak zirelako.
- Zikoitzek zutelako dirua eta hauek inoiz ez baitzuten ematen; izan ere, bekatua zela uste zuten.
- Etorkizuna orainaldia baino hobea izateko konfiantza handirik ez zutelako.
-
MARKATU OKERRA
Aro Modernoa baino lehenago ...- nobleek eskuzabaltasuneko etika eta kontsumo nabarmeneko etika batu zituzten.
- jendeak uste zuen ekoizpena gutxi gorabehera beti bat izaten zela.
- gutxi saiatzen ziren etekinak berriro inbertitzen, beren lurren ekoizpena handitzeko.
- dirua eta ondasunak zituztenak inbertitzen saiatzen ziren etorkizunean diru-sarrerak gehituko zituzten enpresetan.
-
MARKATU OKERRA
Zerk eraginda hasi zen Frantziako Iraultza 1.789an?- Luis XVI. konturatu zen bere urteroko aurrekontuen erdia maileguen interesak ordaintzeko zela eta frantzes parlamentua biltzeko dei egin zuen. Ezinegon nabarmena zegoen.
- Iritzi publikoak fedea galdu zuen frantzes banka-sisteman eta Frantziako erregearen finantzetarako talentuan.
- Britaniar Inperioa gainbehera hasi zelako konpainia anonimo pribatuek ezarri zuten akzio bidezko sistemak eraginda; izan ere, izugarri kostatu zitzaion Indiako azpikontinentea konkistatzea.
- Frantziak gero eta diru gehiago eskatu behar izaten baitzuen maileguan, interes-tasa gero eta handiagoetan.
-
ZUZENA MARKATU
Nola lortu zuen 1.840 inguruan Britania Handiak Hong Kongen Kontrola?- Britaniar droga-merkatarien jarduerak Txinak ez onartzeagatik, haiek gerra deklaratu zioten. Irabazi eta egindako kalteagatik konpensazio bat eskatu zuten: Hong Kongen kontrola.
- Txinatarrek fidakaitz jokatu zuten britaniarrekin. Horrek haserrea sortu zuen Hong Kongeko agintariekin eta hauek britaniarren laguntza eskatu zuten.
- Txinatar agintariak drogen kargamentuak konfiskatzen eta suntsitzen hasi ziren. Hong Kong aurka jokatu zutenen alde jarri zelako lortu zuen Britainia Handiak honen kontrola.
- Britania Handiaren opioaren lehenengo gerra finantziatzeko Hong Kong bereganatu zuten eta hango ondasunak ustiatu.
-
ZUZENA MARKATU
Industria-iraultza baino lehenago, gizakiak erabiltzen zuen energia ia osorik ... zetorren- ikatzetik
- Eguzkitik
- landareetatik
- petroliotik
-
ZUZENA MARKATU
Erdi Aroko nekazariei eta zapatariei ez bezala, industria modernoari zehaztasuna eta uniformetasuna axola zaizkio. Beraz ordutegiak garrantzi handia du. Historian lehenbiziko aldiz, herrialde batek ordu nazional bat onartzea erabaki zuen. Zein izan zen 1.880an lehen aldiz egin zuena?- Estatu Batuak.
- Txinak.
- Britania Handiak.
- Alemaniak.
-
ZUZENA MARKATU
Literatura erromantikoak nola aurkezten ditu industria-iraultzaren ondorioz sortutako bai "estatua", bai "merkatua"?- Gizabanakoaren aldeko indarrak bezala, izan ere, estatuak erabakitzen baitu, adibidez, norekin ezkondu eta ez duzu denborarik galdu behar zure bikotea aukeratzen.
- Gizabanakoaren kontrako indarrak bezala.
- Gizabanakoari mantenua, aterpea, hezkuntza, osasuna, ongizatea eta lanbidea kentzen zizkiotenak bezala.
- Pentsioak, aseguruak eta babesa norbanakoaren esku geratzen ziren, estatua ez baitzen horietaz arduratzen.
-
ZUZENA MARKATU
Gu, orain bizi garenok, ez gara konturatzen bizi garen garaia zein baketsua den. Izan ere, ...- ez baitakigu zer gertatzen den Afganistanen eta Iraken.
- irailaren 11ko atentatuaren hurrengo urtetan ez baita inon garrantzi handiko gerrarik izan.
- perspektiba makroskopikotik aztertzen dugu mundua: ni eta nire ingurua aztertuz adibidez.
- estatistikak aztertzen ditugunean, urte bat hartuz (2.002a adibidez) ikusten dugu bere buruaz beste egiten duten lagunen kopurua, mundu mailan, gerretan hil direnak baino 5 aldiz handiagoa dela.
-
MARKATU OKERRA
Zergatik uste du Hararik, gaur-gaurkoz, eskala handiko gerrarik ez daitekeela sor?- Gerraren kostua izugarri handitu delako.
- Arma nuklearrek superpotentzien arteko gerra suizidio kolektibo bihurtuko luketelako. Holokausto nuklearraren mehatxuak bakezaletasuna bultzatzen duelako.
- Gaur egun aberastasuna giza kapitalean dagoelako eta ez urrean, ez diruan ...
- Ekonomia kapitalista modernoetan, merkataritza eta kanpoko inbertsioa garrantzi eskasekoak bihurtu direlako.
-
ZUZENA MARKATU
Zoriona ...- aberastasunaren araberakoa da. Zenbat eta aberatsago, orduan eta zoriontsuago.
- osasunaren araberakoa da. Nahiz eta diru asko edukitzeak askotan zorion gehiago ematen duen.
- sentsazio objektibo bat da. Osasuna, dirua eta maitasuna duenak zoriona ere badu.
- baldintza objektiboen eta itxaropen subjektiboen arteko korrelazioaren araberakoa da.
-
ZUZENA MARKATU
Jendea gauza batek egiten du zorintsu:- loteria irabazteak.
- gorputzean sentsazio atseginak izateak.
- Bakoitzak bere "egoa" elikatzeak eta baita maitasun berria aurkitzeak ere.
- osasun ona izateak.